Lea-Artibai eta Mutrikuko puntistak Euskal Astea torneoko finalean ariko dira
Xistera zirkuituaren barruan jokatuko den lehen finala izango da. Gazte mailako neska-mutilek eta nagusi mailako mutilek jokatuko dute finala, bihar, 18:00etan, Durangoko Ezkurdi frontoianEuskal Astea sariketaren finalak jokatuko dira bihar, Durangoko ...
Xistera zirkuituaren barruan jokatuko den lehen finala izango da. Gazte mailako neska-mutilek eta nagusi mailako mutilek jokatuko dute finala, bihar, 18:00etan, Durangoko Ezkurdi frontoian
Euskal Astea sariketaren finalak jokatuko dira bihar, Durangoko Ezkurdi pilotalekuan. Final horiek Xistera zirkuituaren barruan jokatuko diren lehenengoak izango dira. 18:00etan hasita, gazte eta nagusi mailetako hiru final jokatuko dira, eta bertan Markina-Xemeingo, Berriatuko eta Mutrikuko puntistek parte hartuko dute.Ezkurdiko harmailetan batuko diren zaleek ez eze, norgehiagokak www.xistera.eus webgunetik zuzenean jarraitzeko aukera egongo dela aurreratu dute.
Pilota jaialdiari dagokionez, Euskal Herriko hainbat lekutatik etorritako gazte mailako neska puntisten norgehiagoka batekin hasiko da arratsaldea. Nahia Calvo eta Izaro Arbe markina-xemeindarrak Eneritz Lizardi eta Jane Arreitunandiaren aurka kantxan duten kalitatea erakusteko aukera izango dute. Finala 15 tantora jokatuko dela iragarri dute antolatzaileek.
Ondoren, gazte mailako mutilen finala jokatuko da 25 tantora. Aitor Manzisidor eta Txomin Bereziartua (Mutriku-Berriatua) Unax Vidalen eta Xabier Arrizabalagaren (Berriatua-Mutriku) aurka neurtuko dituzte indarrak. Azkenik, mutiletan, nagusien mailan, 30 tantorako partida jokatuko dute. Antxon Alberdi eta Suso (Berriatua-Gasteiz) Kosmeren eta Del Rioren (Zumaia-Gasteiz) nor baino nor gehiago ariko dira.
Irabazleek 5 puntu lortuko dituzte Xistera zirkuituko sailkapen orokorrean, eta bigarren sailkatuek, 3 puntu. Aurreko astean kinieletan hirugarren sailkatu zirenek puntu 1 jasoko dute.