Gracia Alonso jokalari bilbotarra fitxatu du Gernika Bizkaiak
Gernika Bizkaiak Gracia Alonso fitxatu berri du. Jokalari bilbotarra klubak egin duen hirugarren fitxaketa da.1,80 metrogaz, barruko posizioetan ondo jokatzen du. Jokoan oldarkorra da, intuizio handikoa eta erreboteetan gogorra; erdibidetik jaurtiketa ...
1,80 metrogaz, barruko posizioetan ondo jokatzen du. Jokoan oldarkorra da, intuizio handikoa eta erreboteetan gogorra; erdibidetik jaurtiketa ona du.
Gernika Bizkaian jokatzeko gogotsu dagoela adierazi du Alonsok: «Sei urte etxetik kanpo egon ostean, Bizkaira itzultzeak pozez betetzen nau, eta emozio kontrajarriak ditut. Atzerrian egondako denboran jokalari moduan hazi eta heldu egin naiz». Halaber, klub gernikarrarentzat esker oneko berbak izan ditu: «Emakumezkoen Ligan jokatzeko eman didan aukera asko eskertzen diot klubari. Aukera itzela da niretzat, eta maila ona ematea espero dut».
Aurreko denboraldian Suediako Mark Basket taldean aritu zen. Aurretik, lau urte egin zituen Ameriketako Estatu Batuetako Freed-Hardeman University taldean, ikasketak eta saskibaloia uztartuz. West High Schoolen eta Ibaizabalen ere egon zen (bakoitzean urtebete).