Gibelurdinek taldea kalerik kale ariko da gaur, Markina-Xemeinen
Uhagon kulturguneak antolatuta, Gibelurdinek taldeak Markina-Xemeingo kaleak musikaz girotuko ditu gaur, 20:00etatik aurrera. Euskal musika tresnetan oinarrituz, taldeak kontzertu ibiltaria eskainiko du.Taldea ondokoek osatzen dute: Josu Aurrekoetxea (...
Taldea ondokoek osatzen dute: Josu Aurrekoetxea (gitarra eta ahotsa), Ekain Lurrebaso (trikitixa eta ahotsa), Katxo Larrazabal (alboka, perkusioa eta ahotsa) eta Fredi Paia (biolina, txirula eta ahotsa).
Egiten duten musikari dagokionez, taldeak Euskal Herriko herri desberdinetako doinuekin osatutako abestiak eskaintzen ditu.