Atzo [ekainak 9] aurkeztu zuten Bilboko Bizkaia frontoian zesta-punta zaleak itxaroten ari diren udako
Jai Alai World Tour-a. Agintari, zale eta pilotariak batu ziren bertan, eta aurkezpena musikaz eta erakustaldi txiki batez girotua egon zen.

III. Jai Alai World Tourraren aurkezpena. Argazkia: Jai Alive
Uztailaren 8an hasiko da hirugarren Jai Alai Tour-a. Punta-puntako
hamasei pilotari aterako ditu kantxara norgehiagokak. Goikoetxea handiarekin batera, lehian ariko dira Beaskoetxea, Egiguren, Ormaetxea, Erik, Enbil eta beste hainbat goi mailako pilotari. Busturialdeko pilotariak ere ariko dira JAWT-aren lehian:
Diego Beaskoetxea,
Xabier Barandika eta
Unai Lekerika gernikarrak eta
Alex Hormaetxea bermeotarra. “Ezina tarteko badira falta direnak ere, baina maila goreneko udara izango da aurtengoa ere”, nabarmendu zuten antolatzaileek.
Gernika-Lumo,
Markina-Xemein eta Hondarribia bezalako pilotaleku erreferenteekin batera Zumaiako pilotaleku berria,
Lekeitio,
Mutriku eta Donostia izango dira binakako lehiak hartuko dituzten egoitzak.
Banakakoak berrikuntza nabarmena biziko du aurten.
Frontoi txikian jokatuko da. Oso osorik Bilboko Bizkaia frontoian Aste Nagusia jaien egitarauaren baitan.
Jon Redondo (Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaria), Txema Aldamiz-Etxebarria (Munduko Pilota Batzarreko presidentea), zeina lehiaketaren antolatzaile den, bizkaitar erakunde nagusienetako agintariak (Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko Udala) pozik agertu ziren txapelketagaz.