Ekainaren 17ra arte aurkez daitezke Malen jaiak iragartzeko kartelak
Mutrikuko Udalak 2016ko Malen jaiak iragarriko dituen kartel lehiaketaren deialdia zabaldu du. Ohi modura, bi lehiaketa daude martxan: bata, egitarauaren azalean joango dena, eta bestea, Haurren Eguneko egitarauko azala izango dena. Nabarmendu dutenez,...
Udalak azaldu duenez, lehiaketan nahi duen guztiak parte hartu ahal izango du, banaka edo taldeka. Hori bai, egile bakoitzeko lan bakarra onartuko da, gehienez. Haurren Eguneko orriko kartel lehiaketari dagokionez, berriz, 16 urtetik beherakoek parte hartu ahal izango dute.
Sariei dagokionez, bi sari egongo dira; jaiak iragarriko dituen kartelaren irabazleak 300 euro jasoko ditu, eta Haurren Egunekoak, berriz, 100 euro.
Herriarekin zerikusia
Kartelaren gaiak jaiekin eta Mutrikuko herriarekin zerikusia eduki beharko du. «Teknika eta koloreak libreak izango dira, eta lanak DIN A3 baten aurkeztu beharko dira, euskarri zurrunean. Era berean, kartela euskarri digitalean ere aurkeztu beharko da, jpeg formatuan, eta, gutxienez, 300 ppp kalitatean».
Lanak aurkezterako orduan egilearen sinadura gabe aurkeztuko dira, eta beste kartazal itxi batean ipiniko dira egilearen izen-abizenak, adina, helbidea eta telefonoa. «Jaso ahala, zenbaki bat ipiniko diegu». Udalak gogorarazi duenez, lelo edo ikur politikoak, homofoboak edo sexistak dituzten kartelak ez dira onartuko.