215 animalia batuko ditu Etxebarriko Ganadu Azokak
Etxebarriko 31 ganaduzaleen animaliak egongo dira ikusgai, bihar, Etxebarriko Udalak antolatuta Galartza industrigunean egongo den Ganadu Azokan.09:00etan zabalduko ditu ateak ganaduen erakusketa eta salerosketa azokak, eta 14:00ak arte egongo da herri...
09:00etan zabalduko ditu ateak ganaduen erakusketa eta salerosketa azokak, eta 14:00ak arte egongo da herriko abeltzainen lana ikusteko aukera.
Denetara, 215 animalia batuko ditu aurtengo azokak. Zaldi, behor, asto eta poniei dagokienez, 145 buru egongo dira aurten erakusketako sokan lotuta, 60 behi eta txahal eta 85 zaldi, ponei eta asto. Horretaz gainera, hamar ardiko lau talde eta ahuntzen beste bat ere egongo dira, bai eta euskal oiloen eta untxien talde bana ere.
Salmenta postuak
Salerosketarako abereentzako tokia ere egongo da azokan, eta atal horretan parte hartzea libre eta doakoa denez, kanpotik etorritako ganaduzaleen beste hainbat animalia ere batuko zaizkie herrikoei.
Animaliez gain, bertoko produktuen ekoizleek ere postuak jarriko dituzte azokan. Ogi eta pastelen bi ekoizle, gazta eta jogurtaren bat, kontserben postu bat, artisautzako bat eta likoreen postu bat egongo dira.
Urtero moduan, udalak taberna jarriko du, eta okela errea, txakolina eta sagardoa hartzeko aukera egongo da bertan.