Gautegiz Arteagako abesbatzak kontzertua emango du, zapatuan
Gautegiz Arteagako abesbatzak ikasturte amaierako kontzertua emango du, Andra Mari elizan, etzi, 20:00etan. Miren Zubieta zuzendariaren gidaritzapean abestuko dute, eta Munduko abestiak izango da errepertorioa definituko duen gaia. Hala, besteak beste,...
Miren Zubieta zuzendariaren gidaritzapean abestuko dute, eta Munduko abestiak izango da errepertorioa definituko duen gaia. Hala, besteak beste, Japonia, Israel eta Frantziako abestiak kantatuko dituzte arteagarrek. Euskal Herriko abesti tradizionalak ere entzun ahal izango dira; Aldapeko, Lau teilatu eta Goizian argi hastian. Kontzertuan lagun izango dituzte Edorta Unamuno trikitixagaz, Marta Diaz pianoagaz eta Isa Omagogeaskoa eta Aritz Gomez klarineteagaz. Aldiz, Mari Cruz Berrojaetxebarria abeslaria izango da bakarlaria.