Udal batzuek Lurzoruaren legera egokitzeko laguntza jasoko dute
Busturialdeko Foruak, Morgak eta Nabarnizek eta Lea-Artibaiko Mendexak Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jasoko dute haien hirigintza planak Lurzoruaren legera egokitu ditzaten.Planak Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/200...
Planak Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legean ezarritakoaren arabera egokitzeko, aldundiak 250.000 euro bideratuko ditu 7.000 biztanle baino gutxiago dituzten Bizkaiko hamaika udaletara.
Herri bakoitzak 30.000 euro eta 2.310,53 euro bitarteko laguntza jasoko du. Eta laguntza horiek 23ko 29/2016 Foru Dekretuan jasotako deialdiaren babespean emango ditu aldundiak. Horiek emateko foru agindua sinatu du dagoeneko Vicente Reyes Garraio Mugikortasun eta Lurraldearen Kohesioa Sustatzeko foru diputatuak.
Lehentasun irizpideak
Ondorioz, udal onuradunek laster jasoko dituzte jakinarazpenak.
Laguntza horiek Foru dekretuaren 6. artikuluan ezarritako lehentasun irizpideen arabera banatuko dituzte. Horrela, plangintza prestatzeko prozesua hasita ez zutenei edo 2015. urtean hasi zutenei eman diete lehentasuna, betiere aurreko deialdian diru laguntzarik edo diru laguntzaren zati bat jaso ez badute.
Adierazitako irizpideak aplikatu ondoren, ebaluazio txostenak aurkeztutako eskabideen lehentasun hurrenkera ezarri du.
Busturialdeko eta Lea-Artibaiko herri horiez gain, ondokoek ere jasoko dute aldundiaren diru laguntza: Atxondo, Urduña, Lemoiz, Ugao-Miraballes, Mallabia, Ubide eta Zierbena.