Robotika ikastaroan izena emateko azken eguna da gaur
Robotikaren munduan lehen pausoak izenburupean, roboten zientzia eta teknologia bertatik bertara ezagutzeko aukera eskainiko die hilabete honetan Ispasterko Udalak herriko ume eta gaztetxoei.Hilaren 18an edukiko dute ikastaroa, baina bertan parte hartz...
Hilaren 18an edukiko dute ikastaroa, baina bertan parte hartzeko asmoa daukatenek gaur dute izena emateko azken eguna. Horretarako, ondoko telefono zenbakira deitu behar da: 94-684 29 99.
6 eta 12 urte bitarteko umeei zuzendutako ikastaroa da, eta parte hartzaileak Imaginn enpresako (Mondragon Unibertsitatea) ordezkarien eskutik hurbilduko dira robotikaren mundura.
Ekainaren 18an, hiru orduko saioa egingo dute, Iñigo Egiluz aretoan. Dena dela, hiru orduko saioan atseden hartzeko geldialdia egingo dutela ere jakitera eman dute.
Hain zuzen ere, 10:30ean hasiko dira ikastaroa ematen, eta 12:00ak arte egingo dute lehen hurbilketa. Ordu laurdeneko atsedenaldi bat egin eta gero, 12:15ean ekingo diote berriro ikastaroari, eta 13:45 inguruan amaitzea aurreikusi dute antolatzaileek.
Umeek jolas-jardueren bidez emango dituzte robotika munduan lehen pausoak.