Paperezko arkitekturen sormen tailerra dago domekan, Arte Eskolan
Azken hiruhilekoari amaiera emateko, Detalleres-eko neskak gonbidatu ditu Sormen Lantegiak Arte Eskolara. Euren eskutik, paperezko arkitekturen sormen tailerra egongo da domekan, 11:00etatik 13:00etara, Arte Eskolan.Tailerra 5 eta 10 urte bitarteko ume...
Tailerra 5 eta 10 urte bitarteko umeei zuzenduta dago, eta doan izango da. Hala ere, lekuak mugatuta egongo dira, eta beraz, parte hartu nahi duenak 646 20 37 36 telefono zenbakira deitu behar du aldez aurretik izena emateko.
Sormen Lantegiko arduradunek tailerragaz gozatzera animatzen dituzte umeak. Ipuinak, pop up-ak eta liburu zabalgarriak egingo dituztela aurreratu dute.