Ozenoen Munduko Eguna ospatzeko jarduerak, Mutrikun
Bihar Ozeanoen Munduko Eguna dela eta, hainbat jarduera egingo dituzte Mutrikun.Bihar, Itsasoak osasuntsu, planeta osasuntsu hitzaldia egingo da, 19:00etan, Zabielen. Bertan honako hizlariak egongo dira: Vanessa Sarah Salvo Surfrider Españako koordina...
Bihar, Itsasoak osasuntsu, planeta osasuntsu hitzaldia egingo da, 19:00etan, Zabielen. Bertan honako hizlariak egongo dira: Vanessa Sarah Salvo Surfrider Españako koordinatzailea, Gonzalo Torre Euskal Kostaldeko Geoparkeko kidea, Alberto Santolaria Agua sin plastico & salud del planeta ingurumen aholkularitzako arduraduna eta Aitor Leza Olarru-Sub elkarteko kidea. Topaketa Hondakinen ibilbidea deritzon hitzorduaren parte da, eta Surfrider Españak Donostia 2016 Fundazioaren babesarekin abian ipinitako Plastikozko Itsasoak egitasmo ibiltariaren hirugarren etapa izango da Mutrikukoa.
Era berean, Ozeanoen Munduko Egunarekin lotuta, zapatuan, 09:30etik 13:00etara, Itsas hondoaren garbiketa jaialdia egingo dute, moilan.