Herrian enpresa berriak sortzeko plana jarri dute martxan
Lanbide Ekimen Zentroak eta Lanbidek akordioa sinatu dute aholkalaritza zerbitzua emateko. Negozio txikiak berritzeko diru laguntzak ari dira ematenLanbide Ekimen Zentroak eta Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak sinatutako akordiari ezker, 13.000 euroko ...
Lanbide Ekimen Zentroak eta Lanbidek akordioa sinatu dute aholkalaritza zerbitzua emateko. Negozio txikiak berritzeko diru laguntzak ari dira ematen
Lanbide Ekimen Zentroak eta Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak sinatutako akordiari ezker, 13.000 euroko diru laguntza bideratuko da, Gernika-Lumon enpresen sorkuntza bultzatzeko. Akordio horrek ekintzaileak aholkatzeko balio izango du. Zerbitzu horretaz baliatu ahal izateko, eskatzaileek izena eman beharko dute ekainaren 24a baino lehen.Zerbitzu hori negozio ideia bat daukaten eta aholkularitza behar duten pertsonentzat edota jarduera profesional berri batean hasi nahi dutenei laguntzeko helburuagaz sortu dela jakinarazi dute.
Diru laguntza hori jaso nahi dutenek INEMen altan emandakoak edo profesionalak izan beharko dira, eta hautaketa prozesu batean parte hartu beharko dute. Alhondiga kaleko 6. zenbakian dagoen Lanbide Ekimen Zentroaren bulegoan emango dieten inprimakia bete eta aurkeztu beharko dute.
Informazio gehiago nahi izanez gero, Lanbide Ekimenak zentroagaz harremanetan jar daiteke, 94-625 57 58 telefono zenbakira deituta edota enpresa@lanbide-ekimenak.com helbide elektronikora mezu bat bidalita.
Hobetzeko laguntzak
Beste alde batetik, enpresa txiki eta ertainetan zein merkataritza negozioetan zaharberritzeko eta hobetzeko lanak egin nahi dituzten enpresariek Merkataritza Dinamizaziorako Bulegoak ematen dituen laguntzak hartu ditzakete.
Bizkaiko Foru Aldundiagaz batera martxan jarritako programa horrek gutxiengo 3.900 euroko mailegua eskaintzen du, gutxiengo inbertsio kopurua bera izan behar delarik.
Eskatzaileek 3.000 inbertitu beharko dituzte gutxienez beraien lokalean berrikuntzak egiten, eta beste 900 euro ekipamendu informatikorako.
Diru laguntza horiek uztailaren 15a baino lehenago eskatu beharko dira. Horretarako, Merkataritzarako Dinamizazio Bulegoagaz harremanetan jarri beharko da, 94-625 79 40 telefonora deitu edota hurrengo helbide elektronikora idatzi: gatc@gernika-lumo.net.