Ibone Sanchez eta Alberto Diaz nagusitu dira Ondarroako 21. Triatloian
Sanchez eta Diaz korrikako zatian nagusitu dira. «Emozioz betetako lehia» ikusteko aukera izan dute ikusleek. Irati Etxaburu eta Zorion Kareaga triatletak lehen hamarren artean sailkatu diraEzusteko eta guzti erabaki da aurten Ondarroako 21. Triatloi...
Sanchez eta Diaz korrikako zatian nagusitu dira. «Emozioz betetako lehia» ikusteko aukera izan dute ikusleek. Irati Etxaburu eta Zorion Kareaga triatletak lehen hamarren artean sailkatu dira
Ezusteko eta guzti erabaki da aurten Ondarroako 21. Triatloia. Probako antolatzaileek nabarmendu dutenez, Ibone Sanchez eta Alberto Diaz Gerardo Saiz X. memorialeko irabazleak korrikako zatian nagusitu ziren. 1,5 kilometro igeri, 35,5 kilometro bizikletan eta 10,2 kilometro korrika egiteko, 02:09:57 eta 01:55:04 behar izan zituzten, hurrenez hurren.«Emozioz betetako lehia» ikusteko aukera egon zen emakumezkoen eta gizonezkoen kategorietan. Nesken kasuan, esaterako, lehen bi sailkatuak nahikoa parekatuta ibili ziren. Ibone Sanchezek eta Helene Alberdik batera amaitu zuten bizikletako zatia, eta korrikako azken metroetan erabaki zen lehia; Sanchezek Alberdiri ia minutu bateko aldea atera zion. Hirugarren, laugarren eta bosgarren sailkatuek ere handik gutxira egin zuten bizikleta aldaketa, eta haien arteko lehia ere oso handia izan zen. Hirugarren sailkatua, berriz, Estefania Gomez izan zen (02:13:33), eta Mireia Arrillaga Garraitzeko triatleta podiumetik kanpora geratu zen, gutxigatik. Gomez baino 14 segundo beranduago sartu zen helmugan.
Gizonezkoen kasuan ere txapela oso lehiatua izan zen; hamar bat triatletak batera amaitu zuten bizikletako zatia, eta korrika erabaki zen txapelduna, azken metroetan. Alberto Diazek 48 segundoko abantaila lortu zuen Urko Herran bigarren sailkatuarekiko. Hirugarren sailkatua, ostera, Ander Lazkano izan zen. «Irabazlea ez zegoen faboritoen artean, baina korrika oso ondo moldatzen denez, ezustekoa eman, eta berak lortu zuen txapela».
Berriatuko Irati Etxaburu eta Markina-Xemeingo Zorion Kareagak proba ona egin zuten; bederatzigarren amaitu zuten.