Beste garaipen bategaz, WBA titulua berretsi du Kerman Lejarragak
Bilboko Bizkaia frontoian lehiatu zen Kerman Lejarraga, zapatuan. KOz garaitu zuen Denton Vasellen britainiarra, laugarren borrokaldian. Hala, martxoan irabazitako nazioarteko WBA (World Boxing Association) titulua berretsi du, eta Munduko WBA zerrenda...
Lehen borrokaldian paretsu ibili arren, bigarrenetik aurrera Morgako errebolberrak bere nagusitasuna erakutsi zuen. Erakustaldia eman zuen, 3.500 bat zaleen gozamenerako.