Ekarriz banaz lelopean manifestaldia egiteko deia luzatu du Gernika-Lumoko Sarek bariku honetarako.
Merkurio Plazatik irtengo dira 20:00etan, ondoren ekitaldia egingo dute, Pasealekuaren ondoko auditorioan. Agerraldian, dispertsioaren inguruko hainbat herritarren testigantzak biltzen dituen
Erradiografiak. Gernikako dispertsioaren ispilua liburua aurkeztuko dute, azken hilabeteetan burututako lanaren emaitza gisa.
Euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko sare herritarrak, ikasturte honetan zehar garatu duen
Ispilue proiektuaren barruan kokatzen da ekainaren 3ko manifestazio hau. “Ikasturtean zehar egin ditugun ekintzen ispilu bat izatea nahi dugu”, azaltzen du Sareko Ibon Meñikak.

Sareko kideak manifestaldirako deialdian
Gernika-Lumon gehiengo sozial nagusiak dispertsioarekin amaitzeko nahia eta pentsamendua kaleratzeko aukera izango dela azaltzen du Meñikak, «
modu pasiboan adierazten den iritzi horri guk buelta eman nahi diogu, eta modu aktiboan bilakatu, Gernika herri moduan dispertsioarekin maiatzearen alde dagoela irudikatzeko», azaltzen du.
Erradiografiak. Gernikako dispertsioaren ispilua liburuxkaren aurkezpena egingo dute, dispertsioak dituen aurpegi ezberdinen islada edo
nolabaiteko bilduma izan nahi duen lana, hain zuzen ere. Liburuxka honetan, psikologo, irakasle, mediku, senide eta beste herritarren hamasei testigantza biltzen dira. Argazkiak eta kazetari zein diseinugileen ekarpenak osatzen dute liburuxka hau.
«
Gure gizarteak bizi duen errealitatea islatu nahi izan dugu lan honetan», azaltzen du Meñikak. Izan ere, liburuxka honetan presoen senide eta lagunen hitzetik haratago, dispertsioaren beste testigantzak bildu nahi izan dituztela dio berak, herritarren hitzei esangura gehiago emateko helburuarekin. «Ez geneukan tresna bat da; liburu honek preso eta senideen errealitatea gernikarren artean ikustarazteko erreminta da», gehitzen du berak. Manifestazioaren ostean egongo den ekitaldira bertaratzen direnek liburu honen ale batjasoko dute.
Ispilue proiektua
Ikasturte honetan zehar burutu duten, eta amaitzear dagoen, Ispilue proiektua,
gizartearen eta sarekideen konpromisoa bilatzen duen ekimena da.
2015eko urrian hasi zen egitasmo honek, alor ezberdinetako jendearen inplikazioa bilatzea du erronka, aniztasunean, ezberdinen artean, denak dispertsiarekin amaitzeko helburuarekin elkarlanean aritzeko.
Ispilue proiektuaren bitartez, izan ez dituzten tresnak sortu gura izan dituzte, sakabanaketarekin amaitzeko eta egiten duten lana ezagutzera emateko. Horren adibide dira egin dituzten lan tailerrak, mintegiak edota barikukoa bezalako manifestaldiak egin dituzte.