Zapatuan jarraituko dute Ibarrangelun Gorpuzti jaiekin
Itsasgizon eta arrantzale izandako 30 lagun inguruk izan zuten barikuan jaietako txupinazoa jaurtitzeko ardura. Ordutik, jardueraz betetako asteburua izan dute ibarrangelutarrek.Gorpuzti jaiak ospatzen ari dira Ibarrangeluan. Oraingoa jardueraz betetak...
Itsasgizon eta arrantzale izandako 30 lagun inguruk izan zuten barikuan jaietako txupinazoa jaurtitzeko ardura. Ordutik, jardueraz betetako asteburua izan dute ibarrangelutarrek.
Gorpuzti jaiak ospatzen ari dira Ibarrangeluan. Oraingoa jardueraz betetako asteburua izan badute ere, datorren zapatuan jarraituko dute jaiak ospatzen. Zapatuan egingo dute, hain zuzen ere, paella txapelketa eta gazteen arteko esku pilota eta pala partidak.Ibarrangeluko Udalak itsasoan zebiltzanak omendu gura izan ditu aurten. Horregatik, itsasgizon edota arrantzale izandako 30 bat herritar batu ziren barikuan jaiei hasiera emateko txupina botatzeko. Ordutik, jardueraz betetako asteburua izan dute ibarrangelutarrek.
Herri bazkaria
Umeen zein nagusien gozamenerako, zapatu eguerdian, Bermeoko Erraldoien Konpartsako erraldoiak eta buruhandiak ibili ziren herriko kaleak girotzen. Ondoren, 180 lagun batu ziren herri bazkarian. Gauean, berriz, kontzertuen txanda izan zen.
Domekan, umeak izan ziren protagonista nagusiak; musika, dantzak eta puzgarriak izan zituzten aukeran.