Urdaibaik irabazi du Ondarroako V. Antiguako Ama estropada
Ondarrutarrak seigarren eta lekeitiarrak hamaikagarren geratu dira. Euskadiko trainerilla txapelketan, ostera, Bermeok bigarren postua lortu du seniorretanUrdaibai izan zen nagusi zapatu eguerdian Ondarroan jokatu zen V. Antiguako Ama estropadan. Ondar...
Ondarrutarrak seigarren eta lekeitiarrak hamaikagarren geratu dira. Euskadiko trainerilla txapelketan, ostera, Bermeok bigarren postua lortu du seniorretan
Urdaibai izan zen nagusi zapatu eguerdian Ondarroan jokatu zen V. Antiguako Ama estropadan. Ondarroako Antiguako Ama eta Lekeitioko Isuntza taldeko Lekittarra seigarren eta hamaikagarren geratu ziren, hurrenez hurren. Bermeo-Mundakako traineruak hamazazpigarren egin zuen (22:27,84)20:41,74 denbora egin zuen traineru bermeotarrak. Ondarroako Antiguako Ama-k, ostera, 38 segundo eta 9 ehuneneko gehiago egin zituen (21:19,83), eta Lekittarrak irabazleak baino 57 segundo eta 46 ehuneneko gehiago (21:39,20).
Trainerilla Txapelketa
Beste alde batetik, Euskadiko Trainerilla Txapelketa jokatu zen zapatuan eta domekan, Mutrikun. Horretan, Bermeoko seniorrek bigarren postua eskuratu zuten, Zierbenaren atzetik.
Ondarroa Arraun Elkarteko neskek laugarren egin zuten absolutu mailan. Lekeitiarrak, ostera, gazteen mailan hamaikagarren geratu ziren.