Lekeitioko Udalak herriko paisaia plana jarriko du martxan
Herriko paisaia babestu eta balioan jartzeko, Lekeitioko Udalak ezinbestekotzat jotzen du, herrira begirako Paisaiarako Ekintza Plan bat egitea. Planak lau puntu barneratuko ditu: diagnostikoa, paisaiaren eta paisaia-dinamiken analisia; lortu nahi dire...
Partaidetza prozesua gauzatzeko, udalak erakusketa bat jarri du martxan, Barandiaran Aretoan. Erakusketa gaur eta bihar eta ekainaren 21etik 28ra egongo da zabalik, 10:00tatik 14:00etara, turismo bulegotik sartuta, eta 18:00tatik 20:00tara.
Ekarpenak
Erakusketan paisaia zer den aztertu eta paisaia eta paisaia unitateak babesteko helburuak zeintzuk diren azalduko dituzte. «Herritarrek Lekeitioko paisaiaren inguruan badaukatelako zeresana, ekarpenak egin ahalko dituzte, eta planaren lanketa egiterakoan jasotako ekarpenak kontuan hartuko dira». Hori guztia, gainera, HAPO berria egiterakoan ere, kontuan hartuko dutela azaldu du udalak.
Ekarpenak Barandiaran aretoan eskuragarri egongo diren inkesten bitartez egin ahalko dituzte herritarrek.
Plana gauzatzeko Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren laguntza jaso dute.