Zumalakarregi eta Ajuriagoikoa bigarren, asteburuko probetan
Trokan Beherakoek VII. Errekaldeko Goitibehera Jaitsiera lehiatu zuten herenegun, Oñatin, eta zapatuan, Antzuolako I. San Isidro Jaietako Goitibehera Jaitsieran parte hartu zuten.Julen Markezek eta Beñat Landak irabazi zuten Oñatiko proba. Ibai Zuma...
Julen Markezek eta Beñat Landak irabazi zuten Oñatiko proba. Ibai Zumalakarregi eta Ibai Ajuriagoikoa sailkatu ziren bigarren, eta Jon Madina eta Danel Gereta izan ziren hirugarrenak. Horiek izan ziren Neumatika kategoriako lehenengo hiru bikoteak.
Trokan Beherako beste kideei dagokienez, Iskander Kobeaga eta Gorka Muniategik bosgarren amaitu zuten bosgarrenak izan ziren Neumatika kategorian, eta Jon Naberan bederatzigarrena izan zen zortzigarren sailkatu zen Neumatika kategorian.
Ibai Urrutiak Drift Trike kategorian bigarren sailkatzea lortu zuen, eta 31. amaitu zuen sailkapen orokorrean. Halaber, Daniel Jauregi 34. izan zen sailkapen orokorrean, eta Arinak kategorian zortzigarren sailkatu zen.
Bestalde, Aitor Aransolo eta Itaik Maruri izan ziren Errodamentuak kategoriako lehenak 40. sailkapen orokorrean.
Zapatuko Antzuolako proban Gorosti Loradendako Jokin Gutierrez eta Andoni Barriobero izan ziren azkarrenak. Horien atzetik geratu ziren Zumalakarregi eta Ajuriagoikoa, eta domekako irabazle Markez eta Landa hirugarren sailkatu ziren. Kobeaga eta Muniategik, berriz, bederatzigarren amaitu zuten, eta Neumatika kategoriako zortzigarrenak izan ziren. Jon Naberan hamaikagarren sailkatu zen, eta Neumatika Kategorian hamargarren amaitu zuen.
Arinak kategorian, hamargarren sailkatu zen Jon Kepa Jauregi 27. sailkapen orokorrean, eta Daniel Jauregik hamabigarren amaitu zuen 29. sailkapen orokorrean.
Ibai Urrutia Drift Trike kategoriako hirugarrena izan zen; sailkapen orokorrean 34. amaitu zuen. Aitor Aransolo eta Itai Maruri 39. sailkatu ziren sailkapen orokorrean, eta Errodamentuak kategoriako onenak izan ziren.