Kresala Egunak dantzaz eta musikaz bete ditu Ondarroako kaleak
Trikitilari eta dantzariekin batera, bandako 25 bat lagun batu dituzte kalejiran. Larrain dantzarik egin barik geratu dira, eguraldi txarragatikKresala Egunak euskal kulturagaz hitzordua ipini zuen zapatuan, Ondarroan. 50 urteurrena berotze aldera «ku...
Trikitilari eta dantzariekin batera, bandako 25 bat lagun batu dituzte kalejiran. Larrain dantzarik egin barik geratu dira, eguraldi txarragatik
Kresala Egunak euskal kulturagaz hitzordua ipini zuen zapatuan, Ondarroan. 50 urteurrena berotze aldera «kutsu bereziko» jaia prestatu zuten, eta arduradunak pozik agertu dira erantzunagaz. Aurten, trikitilari eta dantzariekin batera bandako kideak ere batzea zen helburua, eta Manuel Eluren gidaritzapean, 25 lagun inguruk egin zuten bat.Urtero modura, elkarteko egoitzako balkoian presidenteak ikurrina altzatzeagaz eta dantzarien Agurragaz batera hasi zen jaia. Bandako kideek, txistulariek, trikitilariek eta panderojoleek lagunduta, dantzariak Artabidetik alde zaharrera joan dira kalejiran, eta hainbat dantza tartekatu zituzten.
Eguraldia lagun, eguerdiko azken dantza saioa Itsasaurre Plazan egin zuten, eta, ostean, Antiguako Ama Elkartean batu ziren bazkaritan.
Bazkal ostean, Artabidetik Musika Plazarantz joan ziren kalejiran, eta han, Iparraldeko dantzen saioa egiteko tartea izan zuten, euria hasi zuenera arte. Aurten, Larrain dantzarik egin barik geratu ziren. «Euri zaparrada handia egin zuen, eta ezin izan genuen Larrain dantzarik egin».