Institutuko ikasleen kristalak izan dira onenak
Gernika BHIko Batxilergoko lehenengo mailako 36 ikaslek lehen saria eta herri bozketako saria lortu zituzten Euskal Herriko lehen Kristalizazio Lehiaketan. Kristal horiek Kultura Zientifikoa izeneko ikasgaian burutu dituzte, 2015-2016 ikasturtean.Euska...
Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Teknologiako Fakultateko Kristalografia Taldeak lehen aldiz antolatu duen lehiaketa horretan 29 ikastetxek parte hartu dute: Gipuzkoako seik, Arabako batek eta Bizkaiko hogeitabik. Guztira, Bigarren Hezkuntzako 1.226 ikasle aurkeztu dira lehiaketara.
Metodo zientifikoak erabiliz laborategian lortutako kristalak erakusteko Gernikako ikasleek egin zuten maketak Urdaibaiko Erreserba zuen abiapuntu. Institutuko fisika eta kimika irakasle Itsaso Larrietak azaldu legez, emaitza bikaina lortu zuten, bai alde teknikotik zein artistikotik. «Ekimen hau gure ikasleen artean jakin-mina garatzeko, elkarlana bultzatzeko eta metodo zientifikoa ulertzeko tresna bikaina izan da», adierazi du Larrietak.
Proiektuak eta lehiaketak laborategian elkarlana uztartzea, laborategiko ikerketengan interesa piztea eta zientziaren erakargarritasuna erakustea izan dute helburu. Horrez gain, lehiaketaren azken fasean, ikasleek beraien proiektuaren defentsa egin zuten, aditu talde batek osatutako epaimahaiaren aurrean. Aurkezpenak Bilboko Bizkaia Aretoan egin zen, zientzia kongresuaren formatuagaz.