Iker Azkaratek irabazi du Berriatuko San Gregorio Saria
Garaipen horri esker 23 azpikoen mailako Euskadiko txapelduna da Azkarate. Bizkaiko irabazlea Txomin Juaristi markina-xemeindarra izan daIker Azkarate izan da Berriatuko 35. San Gregorio Saria-Asier Aranzeta Memorialean azkarrena. 3 ordu eta 21 minutu ...
Garaipen horri esker 23 azpikoen mailako Euskadiko txapelduna da Azkarate. Bizkaiko irabazlea Txomin Juaristi markina-xemeindarra izan da
Iker Azkarate izan da Berriatuko 35. San Gregorio Saria-Asier Aranzeta Memorialean azkarrena. 3 ordu eta 21 minutu behar izan zituen Azkaratek elite eta 23 azpiko txirrindulariak batu zituen Euskadiko eta Bizkaiko errepide txapelketako 131,5 kilometroko ibilbidea egiteko.Esprintean sartu zen helmugara Azkarate, Ampo taldeko Julen Irizar gurpilean zeukala. Berriatuko helmugan hirugarrena Seguros Bilbao taldeko Jokin Etxabe izan zen; 5 segundora heldu zen.
Lasterketa gogorra izan zen. Irteeran zeuden 106 txirrindularietatik 61 heldu ziren helmugara. Berriatua, Ondarroa eta Lekeitio artean hiru buelta egin zituzten txirrindulariek. Hirugarren itzulian, Mendexa igo zuten kostako aldetik, eta Mutrikuko Galbaixora ere joan behar izan zuten, Berriatura itzuli aurretik.
Atzo Berriatuan lortutako garaipenari esker, 23 azpikoen mailako Euskadiko txapelduna da Caja Rural-RGA taldeko txirrindularia. Bere taldekide Sergio Rodriguezek, berriz, elite mailako titulua eskuratu zuen.
Juaristi, Bizkaiko txapeldun
Beste alde batetik, Illart Zuazubiskar (Ampo) eta Txomin Juaristi (Baque-Campos) Bizkaiko txapeldunak izan ziren, elite eta 23 azpikoen mailetan, hurrenez hurren. Txomin Juaristi Arrieta markina-xemeindarra 23. ailegatu zen Berriatuko helmugara, irabazlearengandik 4 minutu eta 51 segundora. Dena eman zuen lasterketan, baina, ahaleginak ahalegin, ez zuen podiumera igotzerik lortu.
Bere mailan 13. postua eskuratu zuen denboraldi bikaina egiten ari den txirrindulari gazteak. Emaitza onen ondorioa izan da Bizkaiko txapeldun geratzea.