Ondarroako Gaztetxearen 26. urteurren jaia, bihar, egun osoan
13+13 urteurrena ospatzeko trikipoteoa, paella jana eta herriko musika taldeen kontzertuak egongo dira. Bazkalostean jolasak ere egingo dituztela aurreratu duteOndarroako Gazte Asanbladak Gaztetxearen 26. urteurrena (13+13) ospatzeko jaia egingo du bih...
13+13 urteurrena ospatzeko trikipoteoa, paella jana eta herriko musika taldeen kontzertuak egongo dira. Bazkalostean jolasak ere egingo dituztela aurreratu dute
Ondarroako Gazte Asanbladak Gaztetxearen 26. urteurrena (13+13) ospatzeko jaia egingo du bihar. Ekintzak eguerdian hasi eta goizaldera arte luzatuko dira.Trikipoteoagaz hasiko da jaia, 12:00etan. Ostean, 14:30ean, paella jana egingo dute, gaztetxean. «Trikipoteoa gaztetxean hasiko da. Eta trikitilarien laguntzagaz, herrian bueltatxoa egingo dugu. Gero, gaztetxera joango gara bazkaltzera», azaldu dute gazte asanbladako kideek.
Eta beste urteetan egin modura, bazkalostean jolasak egingo dituztela aurreratu dute. «Kartelean ez dugu ipini, baina jolasak egingo digutu; momentuan bertan erabakiko dugu zeintzuk jolas egin».
Kontzertuak
Hurrengo ekintza 23:00etan izango da. Ordu horretan, Lau P4 eta Ardi baltzak talde ondarrutarren kontzertuak egongo dira, gaztetxean bertan.
Urtero bezala, urteurrena jai giroan bizi nahi dutela azaldu dute gazte asanbladako kideek.
Eta aldi berean, gaztetxea bizirik eta herritar guztiei zabalik dagoela aldarrikatu nahi dute. «Egia da aurten ekintza asko ere ez ditugula egin, baina hemen jarraitzen dugu, guztiei zabalik».
Beraz, antolatzaileek biharko jaian eta urte osoko ekintzetan parte hartzeko deia egin nahi izan diete herritar guztiei. «Ekintzak antolatzeko mugitu egin behar da; gauzak ez dira berez antolatzen. Beraz, antolakuntzan beti gutxi batzuk ez ibiltzeko, datorrela nahi duena».