Musikari, abesbatz eta txistulariek girotuko dute Elantxobe, domekan
Elantxobeko Be Bai Euskara Elkarteak antolatuta, herrian izango dira Aiztondo Zahar abesbatza, Norberto Almandoz musika eskola eta Txirriskla txistulari taldeaElantxobeko Be BAi Euskara Elkartearen eskutik, musika doinuek girotuko dute herria domeka ho...
Elantxobeko Be Bai Euskara Elkarteak antolatuta, herrian izango dira Aiztondo Zahar abesbatza, Norberto Almandoz musika eskola eta Txirriskla txistulari taldea
Elantxobeko Be BAi Euskara Elkartearen eskutik, musika doinuek girotuko dute herria domeka honetan. Hain zuzen, Astigarragako Aiztondo Zahar abes- batza, Txirriskla txistulari taldea eta Norberto Almandoz Musika Eskola egongo dira herriak, musika doinuak bazter guztietara zabaltzen. 2013ko apirilean egin zituzten lehenengoz topaketak. Orduan, Aiztondo Zahar abesbatzekoak bakarrik egon ziren Elantxoben, eta aurten musika eskola eta txistulariak ere gehitu zaizkie.10:00etan batuko dira musikariak, kalejira egiteko. Bidebarrin hasi, eta porturainoko ibilbidea egingo dute. Ostean, 11:00etako meza nagusian parte hartuko dute, zenbait kanta abestuz. Meza amaituta, kontzertua eskainiko dute, Elantxobeko elizan. Saioa 12:00etan hasiko dela jakinarazi du Elantxobeko Be Bei Euskara Elkarteak.
13:00etatik aurrera, herritik ibiliko dira, giroa alaituz, eta 14:30ak aldera bazkaria egingo dute Gorgonio Renteria Kultur Etxean. Arratsaldean, aldiz, San Andres eliza bisitatzeko aukera edukiko dute.
Be Bai Euskara Elkarteak jakinarazi duenez, guztira 45 lagun etorriko dira Elantxobera.