Institutuak goi eta erdi mailako zikloak ere baditu aukeran
Lanbide Heziketako bi ziklo eskaintzen ditu Gernika BHIk. Bi urteko zikloak dira, eta, ikasgeletan ez ezik, enpresatan praktikak eginez ere trebatzeko aukera dute ikasleek.Eskaintza anitza da IES Gernika BHI instututuak duena. Derrigorrezko Bigarren He...
Lanbide Heziketako bi ziklo eskaintzen ditu Gernika BHIk. Bi urteko zikloak dira, eta, ikasgeletan ez ezik, enpresatan praktikak eginez ere trebatzeko aukera dute ikasleek.
Eskaintza anitza da IES Gernika BHI instututuak duena. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoaz gain, Lanbide Heziketako bi ziklo ere eskaintzen ditu: Haur Hezkuntzako Goi-mailako Teknikaria eta Mendekotasun egoeran dauden pertsonentzako Arretarako Teknikaria. Bi mailako zikloak dira biak ere, eta klasera joatea ezinbestekoa da. Hala, formakuntza eta ikasleenganako arreta ziurtatuta dago. Haur Hezkuntzako Goi-mailako zikloan ikasturte askoko eskarmentua du Gernika BHIk. Maila bakoitzean seina modulu teoriko-praktiko desberdin jorratzen dira, eta bigarren mailan, 360 orduko praktika aldia dute ikasleek, ikastetxe desberdinetan. Praktika horien bitartez, 0-6 urte bitarteko umeen garapen osoa ezagutzeaz gain, euren lana era egokian burutu ahal izateko beharrezko ezagutza eskuratzen dute. Guzti horretarako, ikasleek eredu pedagogiko berri eta iraultzaileak ezagutzea eta etorkizunean horiek baliatzea du helburu Gernikako Institutuak.Ziklo berria
Mendekotasun egoeran dauden pertsonentzako Arreta Erdi-mailako zikloko lehen ikastaldeak 2015-2016 ikasturtean eskuratu du titulua. Esperientzia berria eta oso aberasgarria izan dela diote institutukoek. Lehen mailan 8 modulu teoriko-praktiko landu dituzte, eta, bigarrenean, ikastetxean beste 5 modulu gainditu ostean, enpresa desberdinetara zuzendu dituzte ikasleak, 380 orduko praktika aldia burutzeko. Moduluen eduki praktikoak lantzeko, gainera, balia- bideak baditu ikastetxeak: sukaldea, tailerra… Mendekotasun egoeran daudenen premiak ezagutu ondoren, euren arretarako ikuspegi teoriko-praktiko gaurkotuenak gelaratu dituzte.
Ziklo bietan klaseak goizez dira: 08:15etik 14:15era edo 15:15era arte. Ziklo bakoitzean, gehienez, 25 ikasle onartzen dituzte, eta matrikulatzeko aurrematrikula egitea ezinbestekoa dela jakinarazi dute. Horretarako epea ekainaren 6tik 17ra izango da, biak barne.
«Animatu zaitezte, eta etorkizuna elkarrekin egingo dugu».