Gerraosteko heziketa sistema, nesken begietatik antzeztuta
Antzezlan berezia hartuko du Lizeo Antzokiak, bihar: El Florido Pensil. Niñas. Fernando Bernues eta Mireia Gabilondoren zuzendaritzapean, hain ezaguna den El Florido Pensil obraren bertsio berri bat dakarte Gernika-Lumora, nesken ikuspuntutik antzeztu...
Hain zuzen, Espainiako gerraostean indarrean egon zen heziketa-sistemaren basakeria burugabea eta zentzugabea jasan zuten neska kuadrila baten gora- beherak kontatzen ditu obrak. Oroitzaipen alaia, askatzailea eta garaikidea hezkuntza sistemaren ankerkeria absurdo eta ideologikoari buruzko obra da.
Protagonistei esker, garaiko gizartea ezagutuko dute ikusleek: lehenengo eskola ideia faxisten propaganda egiteko oinarrizko operazioen zentroa, eta, ondoren, erregimenak laguntza-seinaleak bidaltzen zituen gainerakoena: herri-zinema, gertuko irratia, eliza eta prentsa. Azken hori, itxuraz, kalterik egiten ez duten komikiek ordezkatzen dute.
20:30ean hasiko da, eta sarrerak 15 euro balio ditu.