Etxebarritarrek prest daukate erabakiaren aldeko adierazpena
Etxebarriko Gure Esku Dagok prest dauka erabakiaren aldeko adierazpena. Herritarren laguntzagaz osatu dute, eta, gaur, 18:00etan, Plaza Barrin eta herrian zehar ibiliko dira, adierazpenaren alde daudela erakutsi eta nahi duten herritar guztiek adierazp...
Etxebarritarren adierazpena sortu ahal izateko, deialdia luzatu zieten herri dinamikako kideek udalerriko talde, udal ordezkari eta herritarrei. «Bi aldiz bildu gara apirilean, eta bederatzi lagunez osatutako taldea sortu dugu», azaldu dute.
Guztien artean adostu duten adierazpena hau izan da: «Etxebarritarrok Euskal Herriko herri txiki euskaldun batean bizi gara. eta erabakitze eskubidearen bitartez, gure nortasuna galdu gabe, etorkizuna erabakitzeko, herri galdeketan aktiboki parte hartzeko konpromisoa hartzen dugu».
Adierazpen Eguna
Adierazpen horren alde daudela agertzeko bi ekitaldi burutuko ditu Etxebarriko herri dinamikak. Alde batetik, gaur, Plaza Barrin eta herrian zehar egingo dutena, eta bestetik, ekainaren 5ean ospatuko duten Adierazpen Eguna.
Gaur, adierazpenagaz ados daudela esan eta argazkiak aterako dituzte. Ekainaren 5ean, berriz, era askotako ekintzak antolatuko dituztela aurreratu dute, Adierazpen Eguna ospatzeko. Egun horretan ere, atxikimendu argazkiak aterako dituzte.
Herri dinamikak jakitera eman duenez, ekainaren 5ean zein beste egun batzuetan antolatzen duenaren berri jakitera emango du dinamikak, telefono kabinaren ondoan horretarako daukan txokoan jarriko duen informazioren bidez.