Altzuzara bidaia antolatu dute Oteizaren Museoa ezagutzeko
Barrueta Arte Elkarteak eta Bermeoko Udalak Jorge Oteiza artistaren museoa ezagutzeko Altzuzara bidaia antolatu dute ekainaren 11rako.Udalak eta Barrueta Arte Elkarteak elkarlanean antolatzen duten bigarren bidaia kulturala izango da ekainekoa; izan er...
Udalak eta Barrueta Arte Elkarteak elkarlanean antolatzen duten bigarren bidaia kulturala izango da ekainekoa; izan ere, urtarrilean, Madrilera bidaia egin zuten. Orduan, Madrileko hainbat museo ikusteko aukera izan zuten.
Orain, baina, Oteizaren lana ezagutzeko asmoa agertu dute. Horretarako, Altzuzako bere Fundazio museoa bisitatzeko irteera egingo dute. Egun bateko irteera izango da oraingoa.
Gura duten herritar guztiek parte hartu ahalko dute ekaineko irteera horretan. Horretarako, baina, interesa dutenek Amaia Bidaiak agentzian eman beharko dute izena. Sarrera eta autobusaren prezioa 20 eurokoa da.