35. San Gregorio Saria lehiatuko dute etzi, Berriatuan
Lehenengo Asier Aranzeta memoriala izango da. Elite mailako eta 23 urtez azpikoen Bizkaiko eta Euska Herriko txapelketak egongo dira lehian35. San Gregorio Saria, I. Asier Aranzeta memoriala txirrindulari lasterketa lehiatuko dute domeka arratsaldean, ...
Lehenengo Asier Aranzeta memoriala izango da. Elite mailako eta 23 urtez azpikoen Bizkaiko eta Euska Herriko txapelketak egongo dira lehian
35. San Gregorio Saria, I. Asier Aranzeta memoriala txirrindulari lasterketa lehiatuko dute domeka arratsaldean, Berriatuan.Elite mailako eta 23 urtez azpikoen Bizkaiko eta Euskal Herriko txapelketa egongo dira jokoan, eta Euskaldun Sarirako puntuagarria izango da.
Txirrindulariak 15:00etan irtengo dira Berriatuko plazatik. Berriatua, Ondarroa eta Lekeitio artean hiru buelta egingo dituzte. Hirugarren itzulian, Mendexa igoko dute kostako aldetik, eta, handik, Berriatua pasatu, eta Mutrikuko Galbaixo auzora ailegatuko dira. Handik Berriatuko helmugarako bidea egingo dute.
Parte hartze handia
Hain zuzen ere, iazko ibilbide bera edukiko du lasterketak aurreko urteetan beste ibilbide bat izaten zen.
Txirrindulariek 132 kilometro inguruko ibilbidea egingo dute. 180 eta 200 txirrindulari artean espero dituzte.
«Parte hartze handia izaten dugu beti, baina, aurten, aurreko urteetan baino txirrindulari gehiago espero ditugu, Euskal Herriko txapelketa ere jokatuko delako», azaldu du Ander Txakartegi Berriatuko Txirrindulari Elkarteko kideak.
Zehaztu dutenez, Euskal Herriko zein Espainiako txirrindulari talde onenek parte hartuko dute Berriatuko lasterketan. Horien artean, Euskadiko Fundazioko, Caja Ruraleko, Seguros Bilbaoko eta Lizarte taldeko txirrindulariak garaipena lortzeko ahalegina egingo dute.