Ume sahararrak udan etxean hartzeko aukera izango dute aulestiarrek
Azken urteetan legez, Saharako 7 eta 12 urte bitarteko umeek Aulestin udako bi hilabete pasatzeko aukera izango dute, Sahararen aldeko elkartearen Oporrak Bakean programari esker.Etxean Saharako umeren bat hartu gura duten bizilagunek udaletxean Doniba...
Etxean Saharako umeren bat hartu gura duten bizilagunek udaletxean Donibane Enparantza, 1 eman behar dute izena: 94-627 90 06.
Momentuz hilaren 20a arteko barikua epea jarri dute izena emateko. Hala ere, Aulestiko Udalak jakitera eman duenez, baliteke epea luzatzea. «Hori arduradunek erabakitzen dute normalean. Epe hori ipini dugu, baina, agian, luzatuko da. Iaz inor animatu ez zenez ez zen etorri ume sahararrik, baina espero dugu aurten jendea animatzea».