Aisialdi Taldeak egun osoko programa prestatu du etzirako
LEKEITIO // Lekittoko Aisialdi Taldeak programa osatu bat prestatu du zapaturako. Goiz-eguerdi partean, Iparraldeko Haizeak jaiko gisatu txapelketan parte hartuko dute, eta arratsaldean, Pirritx eta Porrotx ikustera joango dira. Aisialdi taldeagaz joan...
LEKEITIO // Lekittoko Aisialdi Taldeak programa osatu bat prestatu du zapaturako. Goiz-eguerdi partean, Iparraldeko Haizeak jaiko gisatu txapelketan parte hartuko dute, eta arratsaldean, Pirritx eta Porrotx ikustera joango dira. Aisialdi taldeagaz joanez gero, sarrerak prezio erdian eskuratu ahal direla jakitera eman du taldeak. Izena emateko azken eguna bihar izango da, Ludotekan eta Kidegunean.