Ipuin musikatua eroan dute zaharren egoitzara
Bermeoko Udal Musika Eskolako irakasleak udalaren zaharren egoitzara joan ziren atzo. Egoitzako lorategian, egoiliarrentzako ipuin musikatu bat eskaini zuten. Ipuin batean txertatu zituzten estilo ezberdinetako kantu ezagunak, eta era berean, antzezlan...

Bermeoko Udal Musika Eskolako irakasleak udalaren zaharren egoitzara joan ziren atzo. Egoitzako lorategian, egoiliarrentzako ipuin musikatu bat eskaini zuten. Ipuin batean txertatu zituzten estilo ezberdinetako kantu ezagunak, eta era berean, antzezlan bat ere egin zuten. Egoiliarrak kantuan jarri zituzten.