Parkeetan euskara sustatzeko programa, abian
Ondarroako Udal Euskara Batzordeak bultzatuta, parkeetan haurrak eta gurasoak euskaraz jolasten jartzeko Parketarrak egitasmoa abiaraziko dute gaur.Eneritz Basurko euskara zinegotziak iragarri duenez, saioak martitzenero egingo dira herriko parkeetan, ...
Eneritz Basurko euskara zinegotziak iragarri duenez, saioak martitzenero egingo dira herriko parkeetan, eta guztira, lau saio egingo dira. Udalak gogorarazi duenez, saioak doakoak izango dira, eta bertan parte hartu nahi dutenek dagokien tokira agertu besterik ez dute izango.
Urtxintxaren laguntzagaz, programak 3-6 urte bitarteko haurren eta haien gurasoen eta 6-9 urteko haurren jolas saioak dinamizatuko dira herriko parkeetan. Zehatz esateko, 3-5 urte bitartekoek eta euren gurasoek Zabu Zibu saioak Kamiñazpiko parkean egingo dituzte (guraso edo heldu bat euregaz egon behar da derrigorrez) Urtxintxako bi hezitzaileren laguntzagaz.
6-9 urte bitarteko haurrek, ostera, Txirrintxon saioak egingo dituzte, Zaldupeko frontoi inguruan, Urtxintxako bi hezitzaileren laguntzagaz. Zabu-Zibun ez bezala, gurasoek ez dute parte hartuko. «Eguraldi txarra eginez gero, saioak aterpean egingo ditugu, inguru horietan bertan».
Ordubeteko saioak
Gaurko lehen saioa 17:30etik 18:30era egingo da, eta hurrengo saioak, berriz, honako egunotan, ordu eta leku beretan: maiatzak 24, maiatzak 31 eta ekainak 7.
Helburu nagusiak familiei eta haurrei euskaraz jolasteko baliabideak ematea, familiak eta haurrak euskararen inguruan batzeko gunea sortzea eta auzo eta herrietako jolasguneetan euskara- ren presentzia areagotzea dira.