EHUko talde batek zeliakoen gaixotasunaren giltza aurkitu du
Zeliako gaixotasuna garatzeko gakoa den genea aurkitu du EHUko talde batek. Talde horretako kidea da Jose Ramon Bilbao Buli genetika irakasle eta ikerlari gernikarra. Horrek Science zientzia aldizkari estatubatuar ospetsuan agerraldia balio izan die be...
Biztanleriaren %40ak zeliako gaixotasuna garatzeko arriskua duen arren, %1ak garatzen du. «Gaitz honetan faktore askok hartzen dute parte, eta guk zati berri bat aurkitu dugu», zehaztu du Castellanosek. Pieza horrek Lnc13 dauka izena, eta proteinak sintetizatzen ez dituen DNA txatarrean azaltzen da. Zeliakoek Lnc13 gutxiago sortzen dute aldaera bategaz.
Ikerketa horren emaitzei esker, gaixotasuna azaldu aurretik diagnostikatu ahal izateko sor daitezkeen hesteetako kalteak eragotzi ahal izango dira etorkizunean. Bilbaok azpimarratu du ikerketa horrek orain arte giza genoman txatartzat hartu den %95ak geroz eta garrantzi handiagoa daukala ikerketetan, eta genetika ulertzeko giltza asko bertan ari direla aurkitzen.