Abalosera bidaia egingo dute foruarrek
FORUA // Foruko Udalak Abalosera (Errioxa, Espainia) bidaia antolatu du. Ekainaren 25erako antolatu dute irteera. Upelategi bat bisitatuko dute, eta ardo dastaketa egingo dute. 10:00etan abiatuko dira Forutik, eta 21:00etarako aurreikusten dute bueltan...
FORUA // Foruko Udalak Abalosera (Errioxa, Espainia) bidaia antolatu du. Ekainaren 25erako antolatu dute irteera. Upelategi bat bisitatuko dute, eta ardo dastaketa egingo dute. 10:00etan abiatuko dira Forutik, eta 21:00etarako aurreikusten dute bueltan egotea. Irteeran parte hartu gura duten herritarrek ekainaren 3a baino lehen eman beharko dute izena, udaletxean.