Trainerillen estropadak jokatuko dira Mutriku eta Ondarroako uretan
Asteburuan trainerillen estropaden egoitza bihurtuko dira Ondarroa eta Mutriku. Alde batetik, Ondarroan, Bizkaiko trainerilla ligako bosgarren eta seigarren jardunaldiak jokatuko dira, eta, bestetik, Mutrikun, Gipuzkoako trainerilla ligako seigarren ja...
Bihar, 16:00etan hasita, jokatuko da Bizkaiko trainerilla ligako bosgarren jardunaldia, eta seigarrena, ostera, etzi, 11:00etan hasita egingo da, Ondarroako badiako uretan. 20 bat trainerillek parte hartuko dute estropadetan, eta bi joan-etorri (3.500 metro inguru) egingo dituzte; hau da, hiru ziaboga eta lau luze.
Ondarroa Arraun Taldeari dagokionez, hiru trainerillak (senior gizonezkoen bi eta senior emakumezkoen bat) parte hartuko dute biharko jardunaldian, eta etzi, berriz, gizonezkoen bi trainerillek parte hartuko dute norgehiagokan. Emakumezkoen trainerillak, etzi, hain zuzen ere, Mutrikuko trainerillen estropadan parte hartuko du.
Mutrikuko nagusien taldea
Mutrikuko estropada 11:00etan hasiko da, eta Ondarroako nesken taldeaz gainera, Mutrikuko gizonezkoen senior taldeak ere parte hartuko du proban. Mutrikun ere, hiru ziaboga eta lau luze izango dituzte aurretik arraunlariek.