Sanisidroek dakarte jai giroa
Busturialdeko zenbait herritan, Mendexan zein Mutrikuko Olatz auzoan guztia prest daukate San Isidro jaiak ospatzeko. Ekintza ugari izango dira datozen egunetanDomekan da San Isidro eguna, eta Busturialdeko hainbat herritan, Mendexan eta Mutrikuko Olat...
Busturialdeko zenbait herritan, Mendexan zein Mutrikuko Olatz auzoan guztia prest daukate San Isidro jaiak ospatzeko. Ekintza ugari izango dira datozen egunetan
Domekan da San Isidro eguna, eta Busturialdeko hainbat herritan, Mendexan eta Mutrikuko Olatz auzoan, santuaren omenezko meza egiteaz gain, hainbat ekintza antolatu dituzte asteburuari begira. Hain zuzen, Mendata eta Murueta dira programarik osatuena daukaten herriak.Muruetan gaurtik hasiko dira jaiak ospatzen, eta domekara bitartean iraungo dute. Mendatan, bihar eta etzi zer egin, zer ikusi eta zegaz gozatu izango dute herritarrek: antzerkia, herri kirolak, desafioa…
Ajangizen, Foruan, Ibarrangelun eta Eako Natxitua auzoan ere sanisidroak ospatuko dituzte asteburuan. Natxituak, gainera, txirrindulari lasterketa hartuko du bihar.
Mendexan eta Mutrikun
Lea-Artibain, bestalde, San Isidro festak ospatuko dituzte etzi mendexarrek. Meza egongo da goizean, eta, ostean, hamaiketakoa emango dute erretiratuentzat.
Mutrikun ere badute zer ospatu sanisidroetan. Hain zuzen, Olatz auzoan ospatuko dituzte festak, domekan, santuaren egunean. Meza emango dute eguerdian, auzoko ermitan.
Arratsaldean, berriz, umeen txanda helduko da. Etxeko txikiek ondo pasatzeko aukera izango dute ermita alboko zelaian askatuko dituzten zezen txikiekin.