San Gregorio zesta-punta txapelketaren finalak jokatuko dituzte bihar
Berriatuko zesta-punta elkarteak antolatutako sariketa Xistera txapelketaren lehen proba da. 18:00etan hasita lehiatuko dituzte finalak, Mendibarren frontoian. 25 bikotek parte hartu duteSan Gregorio Sariak Felix Aldazabal VII. memoriala zesta-punta tx...
Berriatuko zesta-punta elkarteak antolatutako sariketa Xistera txapelketaren lehen proba da. 18:00etan hasita lehiatuko dituzte finalak, Mendibarren frontoian. 25 bikotek parte hartu dute
San Gregorio Sariak Felix Aldazabal VII. memoriala zesta-punta txapelketaren finalak jokatuko dituzte bihar, Berriatuan. 18:00etatik aurrera lehiatuko dute lehen finala, Mendibarren frontoian.Maila desberdinetako finalak amaitu eta segituan egingo dute sari banaketa ekitaldia.
Urtero legez, sariak banatzeagaz batera, otzara bat zozkatuko dute. 250 euroko balioa duen otzara zozkatuko dute.
Xistera txapelketaren lehen proba izango da biharkoa.
Gainera, berrikuntza moduan, bertaratzerik ez dutenek Internet bidez jarraitu ahalko dituzte finalak. Hain zuzen ere, bihar bertan estreinatuko duten xxx.xistera.eus web orrialdetik zuzenean emango dituzte hiru partidak.
Hiru kategoria
Elite, 22-30 urte bitarteko eta gazteen mailetan jokatzen da txapelketa, eta aurten 25 bikotek parte hartu dutela azaldu du Roberto Lekue Berriatuko zesta-punta eskolako kideak.
Gazteen mailan bost talde egon dira, eta kanporaketa ligaxka lehiatu ostean, sailkapeneko lehenengo bi bikoteak sailkatu dira finalera.
Hain zuzen ere, Berriatuko zesta-punta eskolako Unax Vidal berriatuarra eta Jon Ruiz mutrikuarra, Mutrikuko Danok Bat taldeko Manzisidor anaiak mutrikuarren kontra ariko dira nor baino nor gehiago.
Bestalde, 22 eta 30 urte bitartekoetan, lau bikoteko bi taldek jokatu dituzte kanporaketak. Kategoria horretan, Ibarluzea markina-xemeindarrak eta Urrejola durangarrak osaturiko bikoteak, Urri markina-xemeindarraren eta Txomin etxebarritarraren aurka jokatuko du finala.
Eliteko finalerdiak, atzo
Azken finala elite mailakoa izango da. Atzo iluntzean jokatu zituzten finalerdiak, eta egunkari hau ixterako orduan erabakitzeko zeuden finalera sailkatzea lortu duten bikoteak.
Atzoko finalerdietan, Ibai etxebarritarra eta Arriola berriatuarra Donostiako Alberro anaien kontra aritu ziren. Beste finalerdia Antxon etxebarritarrak eta Gandiaga markina-xemeindarrak jokatu zuten, Gaizka eta Ubilla markina-xemeindarren kontra.