
Eusko gudari honen gorpuzkiak 2015eko abuztuan atera zituzten, Aranzadi Zientzia Elkartekoek,
Mendatako Marmiz auzoan. 36ko Gerran borrokatu zen gudariaren gorpuzkiak haren senideei eman dizkiete gaur, identifikazio prozesuaren ostean.
Aranzadiko kideak Mendatan, 2015eko abuztuan egindako indusketetan.
Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Herri Administrazio eta Justiziako sailburu Josu Erkorekak, Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendari Monika Hernandok, Aranzadi Elkarteko presidente Paco Etxeberriak eta Mendatako alkate Joseba Malleak, entregatu dizkiete gorpuzkiak, Pedro Uriguenen senideei.
Uriguen zornotzarra, Otxandio batailoikoa, 1937ko apirilean hil zen, gudarostearekin Gernika defendatzera zihoala. Baserritar batek aurkitu zuen gorpua eta leku gorde batean lurperatu, hilobia gurutze batekin markatuz. Gerora Zornotzako komentu batera bidali zituen modu anonimoan, soldaduaren dokumentazioa eta lurperatu zuen lekuaren azalpenak.