Zaharren egoitzakoak musikaz gozatzen ari dira musika eskolakoei esker
Musika ardatz hartuta, zahartzaro aktiboa bultzatzen duten tailerretan parte hartzen ari dira zortzi egoiliar. Iaz jarri zuten martxan programa, eta esperientzia «oso positiboa» izan zenIazko esperientzia «oso positiboa» izan zela kontuan hartuta, ...
Musika ardatz hartuta, zahartzaro aktiboa bultzatzen duten tailerretan parte hartzen ari dira zortzi egoiliar. Iaz jarri zuten martxan programa, eta esperientzia «oso positiboa» izan zen
Iazko esperientzia «oso positiboa» izan zela kontuan hartuta, aurten, beste behin ere, Bermeoko Udalaren Zaharren Egoitzak eta Musika Eskolak elkarlanean, egoiliarrek musikagaz gozatu ahal izateko programa martxan jarri dute.Gizarte Ongizaterako Udal Patronatuko presidente eragile Benito Ibarrolazak eta Kultura eta Hezkuntza zinegotzi Aingeru Astuik azaldutakoaren arabera, pertsona nagusientzako onurak dituen programa da. «Integrazioa lantzen dute, komunitatearekiko lotura mantentzen dute, autoestimua hobetzen du, maila kognitiboa sendotzen du eta belaunaldien arteko lotura sendotzen du».
Hainbat dira aipatu programaren baitan antolatuko dituzten jarduerak; ipuin musikatua, musika tailerrak eta erakusketa didaktikoa, besteak beste.
Azaldu dutenez, martxan dituzte tailerrak. Musika ardatz hartuta, zahartzaro aktiboa bultzatzen dute tailerrok. Jakinarazi dutenez, zortzi egoiliar ari dira horietan parte hartzen. Astean behin musika eskolara joaten dira tailerrean parte hartu asmoz, eta egoiliarrak «oso pozik» daudela azaldu dute: «Irrikan egoten dira asteko egun hori heltzeko». Tailer horien bitartez, hainbat gauza lantzen dituzte: egoitzatik kanpo ekintzak egitea, taldeko partaide sentitzea, estimu pertsonala eta soziala hobetzea eta memoria eta psikomotrizitatea lantzen dituzte.
Ipuin musikatua, lorategian
Maiatzaren 17an martitzena, berriz, ipuin musikatuaz gozatzeko aukera edukiko dute, 11:00etatik aurrera. Jarduera horretan, Musika Eskolako irakasleek ipuin baten barruan txertatuko dituzte estilo desberdinetako kantu ezagunak.
Ipuin musikatua Bermeoko Udalaren Zaharren Egoitzako lorategian izango dela jakinarazi dute. Egoitzaren kanpoko aldetik ere ikusteko aukera egongo dela zehaztu dute.
Erakusketa didaktikoaren baitan, beste alde batetik, eskolako ikasleek hainbat kontzertu eskainiko dituzte, Sancti Spiritus udal zaharren egoitzan.