Heziketa teknikoa eta eleanitza du Barrutialdek
Eleaniztasunari eta Europari begirako goi mailako ikasketak eskaintzen ditu Barrutialde Institutuak; Lanbide Heziketa espezializatuan, Fabrikazio Mekanikoko Diseinua ere emango du.Eskaintza zabalagoa dakar Barrutialde Institutuak. Goi mailako zikloen a...
Eleaniztasunari eta Europari begirako goi mailako ikasketak eskaintzen ditu Barrutialde Institutuak; Lanbide Heziketa espezializatuan, Fabrikazio Mekanikoko Diseinua ere emango du.
Eskaintza zabalagoa dakar Barrutialde Institutuak. Goi mailako zikloen artean, hurrengo ikasturtetik aurrera Fabrikazio Mekanikoko Diseinua ere ikasi ahalko da Lanbide Heziketako Institutuan. Inguruan inongo instituturik ez du eskaintzen, eta Bizkaian goi ziklo hori eskaintzen duten ikastetxe publikoek A ereduan ematen dute. Barrutialdek, aldiz, D ereduan emango du ikasketa berri hori.Metal arloko goi zikloa da, Fabrikazio Mekanikoko Programazioaren Produkzioaren familiakoa. Azken hori ere Barrutialdek ematen dituen zikloen artean dago. Hurrengo ikasturtean, gainera, eleaniztasunaren aldeko apustua egin, eta zikloko bi ikasgai ingelesez emateko aukera izango dute ikasleek: ikasgai bat lehen mailan, eta beste bat bigarren mailan.
Beraz, Lanbide Heziketan, profil teknikoa eta eleanitza da Barrutialdek dakarren eskaintza.
Praktikak Europan
Goi ziklo berria ikasleentzako erakargarria izan daitekeela uste dute Barrutialdeko arduradunek, baita neskentzat ere. Izan ere, hori da lanbide heziketak duen beste erronka bat: emakumezko ikasleak bereganatzea.
Bestalde, Europako Erasmus + programaren baitan, goi zikloko praktikak Europan egiteko aukera eskainiko du Barrutialdek: Alemanian, hain zuzen ere. Pforzheimgo Heinrich Wieland eskolarekin duen elkartrukerako akordioa dela eta, ikasleek praktikak Pforzheimgo enpresatan egiteko akordioa hitzartu berri dute, hango eskolaren eta Gernika-Lumoko zein Pforzheimgo udalen babesarekin.
Hiru hilabeteko praktikak lirateke, eta Pforzheimgo ikasleek hemengo enpresatara etorriko lirateke.
Instalakuntza berriak
Goi mailako zikloa ikasteko, gainera, 2016-2017 ikasturtean sarbide frogarik ez dute egin behar izango erdi mailako titulazioa dutenek. Hala ere, sarbide froga prestatzeko aukera mantenduko du institutuak, D ereduan.
Ikasketa eskaintzak ez ezik, instalazioak ere berriak izango ditu Barrutialdek. Uda honetan egingo dituzte eraikin zaharreko obrak, eta hurrengo bi urteetako uda sasoian amaituko dituzte, eraikin berriarekin. Informazio gehiagorako: www.barrutialdeinstitutua.biz/.