300 parte hartzailetik gora batuko dira Bermeoko Campos Triatloian, bihar
282 gizonezkok eman dute izena, eta emakumezkoak, berriz, 34 izango dira. Nesken proba 16:00etan hasiko da, eta mutilena, 16:10ean. 18:30ak inguruan egingo dute sari banaketa ekitaldiaX. Bermeoko Campos Triatloia Rafa Memoriala jokatuko dute bihar arra...
282 gizonezkok eman dute izena, eta emakumezkoak, berriz, 34 izango dira. Nesken proba 16:00etan hasiko da, eta mutilena, 16:10ean. 18:30ak inguruan egingo dute sari banaketa ekitaldia
X. Bermeoko Campos Triatloia Rafa Memoriala jokatuko dute bihar arratsaldean, eta 300 triatletatik gorak parte hartuko dute. Zehatz esateko, 316 pertsonak eman dute izena. Horietatik, 282 gizonezkoak dira, eta 34 emakumezkoak.2016ko Euskal Herriko zirkuituaren barruan jokatuko den bigarren triatloia izango da, eta Bizkai mailako lehenengoa. Gainera, Du Tri Lasport kopako bigarren proba puntuagarria ere bada.
16:00etan hasiko da emakumezkoen proba, eta hamar minutu beranduago hasiko da gizonezkoen lehia.
Lasterketaren muina, helmuga eta boxeak Mikel Deuna enparantzaren inguruan egongo dira. Hala eta guztiz ere, proba hasi aurretik, Artza frontoian egingo dute dortsalen banaketa.
Lehenengo igeriketa proba egingo dute 750 metro izango dituzte aurretik, ondoren, bizikletak hartu, eta 24 kilometroko ibilbidea burutuko dute, eta azkenik, 5 kilometro egingo dituzte korrika.
Bizikletako proba Bermeon hasi eta amaituko dute. Udalerritik Bakio arteko ibilbidea egingo dute, eta tartean, Gaztelugatxetik pasatuko dira.
Triatloia amaitu ostean, partaideek Areneko kiroldegian izango dute dutxatzeko aukera.
18:30ak aldera hasiko da sari banaketa.
Irabazleek 300 euroko diru saria, garaikurra eta Campos kontserben produktu sorta jasoko dute.
Bigarrenek, 200 euro, garaikurra eta Campos kontserben produktu sorta eramango dute etxera, eta hirugarrenek, berriz, 100 euro eta Campos kontserben produktu sorta.