Sormen Lantegiak irteera antolatu du Donostiako Tabakalerara
Sormen Lantegiak irteera bat antolatu du Donostiako Tabakalerara bertan egongo den Valeria Guglietti antzerki konpainiaren Kamaleoiak gara! Ez ikutu nire eskuak! lana ezagutzera.Itzal txinatarrez baliatuz, beste leku batzuetara eramaten ditu ikusleak V...
Itzal txinatarrez baliatuz, beste leku batzuetara eramaten ditu ikusleak Valeria Guglietti aktore eta zuzendariak. Itzal txinatarrek zinema mutuagaz, txotxongiloekin, musikagaz eta komikiekin egiten dute topo era guztietako istorioak sortzeko.
Irteera maiatzaren 14an izango da, eta bertara joan nahi dutenek bihar izango dute izena emateko azken eguna. Horretarako, 646 203 736 telefono zenbakira deitu behar da.
Parte hartzaileak autobusez joango dira Donostiara, eta autobusak 10 euro balioko dituela jakitera eman dute.