Emakume australiarren sorkuntza hizpide, Etxelilan
Ondarroako Berdintasun Sailak eta Emakumeentzako Jabekuntza Eskolak antolatuta, Zer idazten zuten emakume australiarrek XX. mende hasieran? ikastaroa egingo da Etxelilan, bihar, 17:00etatik 21:00etara, eta etzi, 10:00etatik 14:00etara.Isa Castillo Skol...
Isa Castillo Skolastika elkarteko kidearen eskutik, XX. mende hasierako emakume australiarren sorkuntza izango da hizpide ikastaroan. Besteak beste, Elizabeth Von Arnin, Miles Franklin, Katherine Mansfield edo Virginia Woolf idazleen lanak ezagutzeko aukera egongo da. «Garai hartan, bi Mundu Gerrek astindu zuten egunerokoa, eta giro zurrunbilotsu hartan emakume australiarren ekarpenak oso garrantzitsuak izan ziren Australiako literaturan, eta gerora europar narraziogintzan ezagunak bilakatu ziren ahotsak gorpuztu ziren».
Antolatzaileek gogorarazi dutenez, ikastaroan aurretiaz eman beharko da izena Etxelilan edo udal berdintasun sailean.