Gipuzkoak bi txapel lortu ditu GRAVNI-ko zesta-punta finalean
Euskadiko Euskal Pilota Federazioak antolatzen duen GRAVNI Txapelketaren finalak jokatu dira asteburuan. Zesta-punta modalitatean, Lea-Artibai eta Mutrikuko pilotariak txapela lortzen ahalegindu ziren zapatuan Noainen (Nafarroa).Gipuzkoak titulua berre...
Gipuzkoak titulua berrestea lortu zuen gazte mailan, eta nagusi mailan ere txapela lortu zuten. Bizkaiak, ostera, ez zuen txapelik irabazteko aukerarik izan.
Gazte mailan, Gipuzkoak 35-21 irabazi zion Bizkaiari. Mutrikuko Eskolako Mendizabalek eta Manzisidorrek (Gipuzkoa) partida dotorea jokatu zuten Markina-Xemeingo eskolako Gotzon Mandiolaren eta Berriatuko eskolako Jon Ruizen (Bizkaia) aurka.
22 azpikoetan parekatuta ibili ziten bikoteak, baina, azkenean, Iparraldek 35-34 irabazi zion Gipuzkoari. Agirre eta Andonegi (Gipuzkoa) partida osoa aurretik ibili baziren ere, Lalook eta Basquek (Iparralde) azken tantoetan estutu, eta txapela bereganatzea lortu zuten.
Nagusien mailan, Gipuzkoa 35-31 nagusitu zitzaion Bizkaiari. Alberro anaiak (Gipuzkoa) aurretik ibili baziren ere, azken tantoetan Berriatuko eskolako Alberdi eta Lekue (Bizkaia) presioa sartzen hasi ziren, eta nahikoa tanto egitea lortu bazuten ere, ez zuten txapela etxera ekartzeko aukerarik eduki.