Bizkaiko Trainerilla denboraldia Elantxoben hasi dute asteburuan
Zapatuko lehen jardunaldia bertan behera utzi zuten itsaso txarrarengatik. Bermeo izan da onena mutilen senior kategorian. Emakumezkoen gazte eta senior mailan Ondarroa nagusitu daAsteburuan ekin diote Bizkaiko Trainerilla denboraldiari, Elantxoben. Za...
Zapatuko lehen jardunaldia bertan behera utzi zuten itsaso txarrarengatik. Bermeo izan da onena mutilen senior kategorian. Emakumezkoen gazte eta senior mailan Ondarroa nagusitu da
Asteburuan ekin diote Bizkaiko Trainerilla denboraldiari, Elantxoben. Zapatuko lehen jardunaldia bertan behera utzi behar izan zuten, itsasoko baldintza txarrengatik, eta domekan jokatu zuten bigarren jardunaldia.Emakumezkoetan, gazte eta senior mailan Ondarroa bakarrik lehiatu zen. 19 minutu, 37 segundo eta 16 ehuneneko denbora egin zuen.
Mutiletan, senior mailan Bermeo A izan zen azkarrena, 14 minutu, 40 segundo eta 46 ehuneneko denboragaz. Ondarroa A sailkatu zen bigarren, 3 minutu eta 38 segundora, eta Bermeo B hirugarrenak lehenengoarengandik 21 segundo eta 54 ehunenera amaitu zuen lehia.
Ondarru B hamargarren sailkatu zen, 15 minutu, 43 segundo eta 62 ehuneneko denboran, eta Mundaka Ak hamaikagarren amaitu zuen, 15 minutu, 52 segundo eta 43 ehunenera.
Elantxobe A hamaulagarrena izan zen, lehenengoarengandik minutu 1 eta 41 segundora, eta Isuntza A hamabosgarren geratu zen, irabazlearengandik minutu 1, 43 segundo eta 34 ehunenera. Haren atzetik sailkatu zen Mundaka B, 16 minutu, 27 segundo eta 58 ehuneneko denboragaz. Elantxobe B, ostera, hemezortzigarren sailkatu zen, irabazlearengandik minutu 1, 52 segundo eta 64 ehunenera. Mundaka C geratu zen Elantxobe Bren atzetik; Bermeo A irabazlearengandik 2 minutu, 8 segundo eta 34 ehunenera.
Gazte mailan,Portugalete A izan zen irabazlea; 16 minutu, 12 segundo eta 29 ehuneneko denboragaz. Portugalete B izan zen bigarrena, eta Zierbena hirugarrena. Isuntza seigarren sailkatu zen, 18 minutu, 5 segundo eta 79 ehuneneko denbora egin zuen.