Pop-rock konboen kontzertua egongo da gaur, Berriatuko gaztetxean
Berriatua, Ondarroa, Bermeo eta Soraluzeko musikariek parte hartuko dute saioan. Emanaldiagaz konboei euren lekua eman nahi izan dietela azaldu dute Tarineko arduradunekBerriatua, Ondarroa, Bermeo eta Soraluzeko musika eskoletako pop-rock konboen kontz...
Berriatua, Ondarroa, Bermeo eta Soraluzeko musikariek parte hartuko dute saioan. Emanaldiagaz konboei euren lekua eman nahi izan dietela azaldu dute Tarineko arduradunek
Berriatua, Ondarroa, Bermeo eta Soraluzeko musika eskoletako pop-rock konboen kontzertua ikusi ahalko da gaur, 19:30ean hasita, Berriatuko Satorzulo gaztetxean.Emanaldia estreinako egingo da, beste herrietako musika eskolekin elkarlanean. «Orain arte, konboek bestelako emanaldietan parte hartu izan dute. Oraingoan, baina, euren lekua eman nahi izan diegu, eta horregatik antolatu dugu saio berezia hau», azaldu dute Berriatuko Tarine udal musika eskolako arduradunek.
Emanaldia gaztetxean izateak ere bere arrazoia daukala argitu dute. Izan ere, gaztetxera gero eta jende gutxiago joaten dela eta, emanaldiagaz gaztetxeko giroa piztu nahi izan dute. «Gaztetxeko kideak ere pozik daude; nahi duten guztientzako gaztetxeko ateak zabalik daudela adierazi nahi da».
Ordubete inguruko saioa izango da. Eta horretan, bateko eta besteko herrietako musikarien emanaldi bereziagaz gozatzeko aukera edukiko dute herritarrek.