Lea-Artibaiko eta Mutrikuko puntistak, GRAVNIko finalean
GRAVNI txapelketaren finalak asteburuan jokatuko dira. Martxoaren 13tik hasita, Euskal Herriko sei federazio (Bizkaia, Gipuzkoa, Araba, Nafarroa, Errioxa eta Iparralde) nor baino nor aritu dira hamasei modalitatetan. Datuak kontuan hartuta, nagusi, 22 ...
Gazte mailan, hain zuzen ere, Lea-Artibai eta Mutrikuko puntistek jokatuko dute buruz buruzkoa. Mikel Manzisidor eta Ekaitz Mendizabal mutrikuarrak (Gipuzkoa) Markina-Xemeingo eskolako Gotzon Mandiolaren eta Berriatuko eskolako Jon Ruizen (Bizkaia) aurka ariko dira.
Munduko txapeldunekin
22 urtez azpikoetan, aldiz, Gipuzkoako eta Iparraldeko federazioak ariko dira txapela lortzeko lehian. Koxme Agirre zumaiarrak eta Aitor Andonegi mutrikuarrak (Gipuzkoa) Andoni Laloo eta Thibault Basque (Iparralde) zesta-puntako Munduko txapeldunen aurka irabazi beharko dute txapela eskuratzeko. Gipuzkoarrek aurreratu dutenez, txapela lortzea ez da lan erraza izango, baina ahaleginak egingo dituztela adierazi dute.
Gazte mailan gertatu modura, nagusi mailan ere Gipuzkoaren eta Bizkaiaren arteko norgehiagoka egongo da. Asier eta Unai Alberro donostiarrak (Gipuzkoa) Berriatuko eskolako Antxon Alberdiren eta Roberto Lekueren (Bizkaia) aurka ariko dira.