Gazteek Lurra zaintzeko konpromisoa agertu dute, Madariaga Dorretxean
Bizkai, Araba eta Gipuzkoako ikasleak batu dira beste behin ere Euskal Confint jardunaldian. Egun osoko plangintza izan dute gazteek eskura, eta urtean egindako lanak aurkeztu dituzteAraba, Bizkai eta Gipuzkoako hamazortzi ikastetxetako 75 ikaslek hart...
Bizkai, Araba eta Gipuzkoako ikasleak batu dira beste behin ere Euskal Confint jardunaldian. Egun osoko plangintza izan dute gazteek eskura, eta urtean egindako lanak aurkeztu dituzte
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hamazortzi ikastetxetako 75 ikaslek hartu zuten parte atzo, Busturiko Euskadiko Biodibertsitate Zentroan-Madariaga Dorretxean egin zuten Euskal Confintean (Nazioarteko Gazteen Konferentzia). Bermeoko Sagrado Corazon ikastetxeko ikasleak bertan izan ziren, Busturialdeko ordezkari gisa.Planetak jasaten duen krisiaren aurreanE, gazteen konpromisoa eta erantzukizuna bilatzen duen nazioarteko gazteen konferentzia da Confint. Urtero antolatzen da Busturiko Madariaga Dorretxean, ikastetxeetako ordezkariek osatutako lan talde handi bategaz.
Egun osoko plangintza izan zuten atzo gazteek, Lurra nola zaindu daitekeen aztertzeko tailer eta aurkezpenen bidez. Jardunaldia hasteko, Europako Confintaren aurkezpena egin zuten bertaratutakoek. Ondoren, ikastetxe bakoitzeko ordezkariek urtean egindako lana aurkeztu zuten.
Hasierako ekitaldien ostean, bertaratutako ikasleak taldeetan banatu eta ikusitakoari buruzko hausnarketa bat egin zuten, ondorioak ateraz. Goizean, poster pankarta, bertsoak, prentsa tailerrak eta koreografia bat ere prestatu zituzten gazteek. Osoko bilkuran egindako tailerren aurkezpenean, Sukarrietako Eskola Saiakuntzarako Zentrotik etorritako ikasleek airera jaurtitzen diren CO2 emisioak kalkulatzeko aurkezpena ere egin zuten. Aurkezpenen bukaeran, Sukarrietako ikasleek lizarren, ereinotzen eta arteen zuhaitz adaxka bana eman zien ikastetxe bakoitzari, beraien ikastetxean landatzeko.
Sukarrietako Ingurumen Hezkuntzako Zentroan egonaldia egiten ari diren Rekaldeberri DBHIko eta Zalla BHIko ikasleak ere bertan egon ziren. Gazteek astean garatu duten Ura, Lurra eta Basoa proiektuan ikasi dutena azaldu zuten, eta bertaratutakoei hobetzeko ideiak ere aurkeztu zizkieten.
Ekainaren 4an eta 5ean, Ingurumenaren Nazioarteko Eguna izateaz gain, Busturiko Euskadiko Biodibertsitate Zentroaren urteurrena ere bada. Hori dela eta, Gobernu Kontseilua batuko da Madariaga Dorretxean, Urkullu lehendaria barne. Ikasleek Confinten egindako gutuna helaraziko diote lehendakariari, beraien hitzak ere kontuan har ditzan.
Eskola Agenda 21 programan sartutako Eskola Jasangarria agiria lortutako ikastetxeek IRAES sarea, hartuko dute parte. Urtero antolatzen duten ekintza horretan ikastetxe eta adin desberdinetako gazteek ingurumen arazoak ekiditeko ideia eta konpromisoak trukatzen dituzte, martxan jartzeko asmoagaz.
Espainiako Estatu mailan egitekoa den Confintera joango den gaztea ere aukeratu zuten atzoko jardunaldian.