Asteon amaituko da Udaleku irekietan izena emateko epea
Udako oporraldirako udaleku irekiak prestatu ditu Berriatuko Udalak, udalerrian erroldatutako 4 eta 12 urte bitarte ume eta gaztetxoentzat.Seme-alabak udalekuetara eroan nahi dituzten gurasoek zapatua dute izena emateko azkenengo eguna. Udaletxean Herr...
Seme-alabak udalekuetara eroan nahi dituzten gurasoek zapatua dute izena emateko azkenengo eguna. Udaletxean Herriko plaza, 1 eman behar da izena: 94-613 70 30.
Uztailean egingo dituzte udalekuak. Astelehenetik barikura, 10:00etan hasi eta 13:00ak arte egongo dira umeak elkarregaz.
Hala ere, udaleku irekien inguruko informazioa eta azalpenak emateko, udal ordezkariek batzarra egingo dute izena eman dutenen gurasoekin.
Ume bakoitzeko 100 euro ordaindu beharko dira, baina ume bat baino gehiago duten familiek prezio bereziak izango dituzte. Familia bereko bi kidegatik 180 euro ordaindu beharko dituzte, eta hiru seme-alaba dituztenen kasuan, 250 euro. Halaber, edozein gizarte laguntza jasotzen duten familiek prezioaren %10 bakarrik ordaindu beharko dute.